100 egun Donostian

Spread the love

Bete ditugu lehen 100 egunak Donostian. Borondate ona eta lana egiteko asmoa izan dugu beti. Guztiona den Donostia eraiki nahi dugu. Bestelako Donostia eraiki nahi dugu, guztion artean guztiontzat.

Bestelako Donostia

Hemen dituzue 100 egun hauetan hartu ditugun zenbait erabaki, eta aurrera eraman ditugun ekimenak.

  1. Hiriari egonkortasuna ematea gehiengoaren gobernu bat osatuta.
  2. Gobernu taldea izendatzea.
  3. Gobernu ituna hitzartzea.
  4. Donostia 2016ko zinegotzia izendatzea.
  5. Turismoko zinegotzia izendatzea. (aurreko legealdian ez zegoen izendatua)
  6. Berrikuntzako eta Teknologia Berrietako zinegotzia izendatzea. (aurreko legealdian ez zegoen izendatua)
  7. Merkataritzako zinegotzia izendatzea. (aurreko legealdian ez zegoen izendatua)
  8. Hiriko inbertsio plana osoko bilkuran onartzea.
  9. Donostiako Hirigintza Kudeatzeko udal lantegiak Donostiako Etxegintza enpresa erakunde publikoarekin bat egitea.
  10. DSS2016 Hiriburutza berriz indartzeko proiektua abian jartzea.
  11. DSS2016aren inguruko komunikazio plan bat abian jartzea, donostiarrei zuzendua: Hiriko eraikin sinbolikoak estaltzeko olanak jartzea. Irudi korporatiboa aldatzea
  12. 2015eko azken hiruhilekoan DSS2016a aurkeztea. Euskal Erkidegoan: Irun, Eibar, Arrasate, Zumarraga, Bilbo. Estatuan: Zaragoza, Segovia, Madril, Kordoba, Las Palmas, Salamanca, Santiago , Burgos. Nazioartean: Wroclaw, Londres, Brusela, Pilsen, Mons, Praga, Berlin.
  13. Hiri senidetuetan DSS2016a aurkezteko plana.
  14. DSS2016a babesteko bilerak Euskadiko enpresa nagusiekin
  15. DSS2016rako hitzarmena sinatzea DVrekin.
  16. DSS2016rako hitzarmena sinatzea EITBrekin.
  17. Klasikoaren eta DSS2016aren arteko hitzarmena.
  18. Lan topaketa alkateekin, DSS2016arekin elkarlanean aritzeko: Baiona, Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Tutera, Donibane Lohizune, Bartzelona.
  19. Topaketa Japoniako ordezkariekin, DSS2016 Hiriburutzari buruz hitz egiteko.
  20. Kontu-sail ekonomiko bat jartzea inbertsio planean DSS2016arentzat: 537.361,16 €.
  21. Behin betiko onartzea Jolastokietako urbanizazio proiektua (Altza)
  22. Behin betiko onartzea Miramongo basoa hobetzeko gauzatze proiektua
  23. Intxaurrondon adinekoentzako 55 apartamentu egiteko kontratua esleitzea
  24. Arrobitxuloko parkeko obra esleitzea
  25. Haur parkeak estaltzeko batzorde teknikoa sortzea
  26. Papingo bidea egiteko obrei ekitea
  27. Añorgako bulebarizazioko exekuzioa proiektuaren lehen faseko esleipena.
  28. Txomin-Eneako eraikuntza-enpresarekin akordio bat lortzea eta egoera desblokeatzea, eraikuntza lanei ekiteko.
  29. Obra lizentzien gaineko arauak eta prozedura berritzeko izapideak egiten hastea, lizentziak emateko izapideak arintzeko.
  30. Kontxako baranda konpontzeko kontu-sail bat onartzea: 1.165.000 €.
  31. Erregezaintza kalean, Gantxegi pasealekuan eta Heriz pasealekuan irisgarritasun bertikala bermatzeko kontu-sail bat onartzea: 60.000 €.
  32. Altza eta Jolastokieta artean eta Altzaren eta Altzako herrigune zaharraren artean igogailu bat jartzeko kontu-sailak onartzea: 160.000 €.
  33. Amara Zaharrean mugikortasun arrapalak jartzeko kontu-saila onartzea: 75.000 €.
  34. Aiete-Morlanseko irisgarritasun proiekturako kontu-saila onartzea: 55.000 €.
  35. Iztuetako bidezubia birgaitzeko obretarako kontu-saila onartzea: 160.000 €.
  36. Miramongo basoan egin beharreko hobekuntza lanak egiteko kontu-saila onartzea: 1.243.772 €.
  37. Haizearen Orraziko hegala egonkortzeko kontu-saila onartzea: 925.000 €.
  38. Haizearen Orraziko hegala egonkortzeko lanei ekitea.
  39. Urumea ibaia bideratzen duen horma konpontzeko kontu-saila onartzea: 170.000 €.
  40. Lurrak eta bestelako ondasun eta eskubideak eskuratzea,desjabetzeengatiko kalte-ordainak eta aldi baterako ostatuak emateko kontu-saila onartzea: 500.000€.
  41. Tabakalera gunea errematatzeko Egiako obrakin kontu-saila onartzea: 170.000€.
  42. Tabakalera-Egiako urbanizazioa eta bideak amaitzeko obrak egitea.
  43. Mikeletegi-Miramongo biribilgunerako kontu-saila onartzea: 140.000 €.
  44. Bizikletaren erabilera sustatzeko kontu-saila onartzea: 198.000 €.
  45. Zurriola pasealekuan bizikletak uzteko altzari mugigarriak jartzea.
  46. Agente berriak hartzea garraiobide guztien arteko bizikidetza eta kontzientziazioa lantzeko.
  47. Zebra-bideak jartzea Kontxako pasealekuan, oinezkoen eta bizikletazaleen bizikidetza hobetzeko.
  48. Egiako bidegorriko lehen bi zati egiten hastea.
  49. Alkatearen laneko agenda Udalaren webgunean jartzea
  50. Zubietako auzo batzarra eratzea
  51. Topaketak auzo eta bizilagunen elkarteekin (adibidez: Parte Zaharra, Amara Zaharra, Ulia, Carlos I.a plataforma).
  52. Harrera Donostia CUPen parte hartu duten Mozambikeko eta Palestinako taldeei.
  53. Harrera Saharako ordezkariei.
  54. Bera Bera emakumeen eskubaloi taldearen aurkezpena.
  55. Eraso sexisten aurkako ekitaldia.
  56. Herritarrentzako Arretaren Eguna adostea.
  57. Lehenengo urteko kudeaketa plana, 2016koa, idazten hastea.
  58. Udaletxerako 400.000 euroren kontu-sail bat onartzea eta mantentze-lanak egiten hastea.
  59. Udaletxean turismo bulegoa jartzeko proposamena adostea.
  60. Giza Baliabideen Batzordea sortzea.
  61. Alkateei Udalerrien Memoria Erretratuak emateko ekitaldian parte hartzea.
  62. Alderdi Ederreko monolitoan plaka bat jartzeko oinarrizko irizpideak abian jartzea. Plaka horretan, terrorismoaren eta indarkeriaren ondorioz bizia galdu zutenen izenak agertuko dira.
  63. Intxaurrondoko, Groseko, Amara Zaharreko eta Antiguako zahar etxeak egokitzeko kontu-saila onartzea: 379.000 €.
  64. Morlanseko Gizarte Zerbitzuak beste norabait eramateko kontu-saila onartzea: 500.000 €.
  65. “Donostia Lagunkoia” proiekturako kontu-saila onartzea: 400.000 €.
  66. Hirian wifi sarea zabaltzeko kontu-saila onartzea: 100.000 €.
  67. Perlako kalteak konpontzeko kontu-sail bat jartzea: 175.000 €.
  68. Kaleak asfaltatzeko kontu-saila onartzea: 700.000 €.
  69. Amarako barruko plazak konpontzeko kontu-saila onartzea: 700.000 €.
  70. Haur parkeak berritzeko kontu-saila onartzea: 99.950 €.
  71. Carlos I.a hiribideko lurpeko pasabiderako kontu-saila onartzea: 200.00 €.
  72. Aieteko eta Txirrita Bertsolaria kaleko saneamendurako kontu-saila onartzea: 611.713 €.
  73. Artikutzako presako segurtasuna bermatzeko kontu-saila onartzea: 169.628,50 €.
  74. Hirian garbitasun orokorra eta auzo bakoitzean garbiketa trinkoa egiteko agintzea.
  75. Aste Nagusian eta Kontxako Banderan garbiketa zerbitzu berezi bat jartzeko agindua ematea.
  76. Hiriko altzarien egoerari buruzko txostena egiteko eskatzea.
  77. Ondarretako harriak kentzea.
  78. Argiaren mailei eta energia eraginkortasunari buruzko auditoretza txosten bat eskatzea.
  79. Energia eraginkortasunarekin loturiko neurriak hartzeko kontu-saila onartzea.
  80. Donostiako bizitegi eraikinak eta etxebizitzak birgaitzen laguntzeko kontu-saila onartzea.
  81. Hasierako onarpena ematea Anoetako estadioa eta estadio txikia berrantolatzeko plan bereziari.
  82. Azaroan Illunben World Padel Tour txapelketa antolatzeko akordioa lortzea.
  83. Kontxako Banderan Arraun-Donostiarra emakumeen trainerua sartzea.
  84. Udal Liburutegiko balkoia prestatzea Donostiarra traineruko lagunek, irabazten duenean, zaleen aurrean bandera dantzatzeko.
  85. LaSirena aterpetxea birmoldatzeko kontu-saila onartzea: 150.000 €.
  86. Suhiltzaileen egoitza hobetzeko eta Udaltzaingoa Morlanseko instalazio berrietara eramateko kontu-sailak onartzea: 305.000 €.
  87. Morlanseko eraikin berrian kalabozoak garatzeko kontu-saila onartzea: 300.000 €.
  88. Kirol udal patronatuko instalazioak mantetzeko kontu-saila onartzea: 250.000 €.
  89. Balda frontoiaren eraskinaren presazko konponketaren kontu-saila onartzea: 600.000 €.
  90. Kontrolatu gabeko baratzeak kentzeko agintzea.
  91. Aste Nagusian jarduerak antolatzea Amara Berri eta Antiguan.
  92. San Juan bezperako gauan udal korporazioa partehartzea Konstituzio enparantzako soka-dantzan.
  93. Ikastetxeetako obretarako kontu-saila onartzea: 120.000 €.
  94. Ategorritxo haur eskola handitzeko kontu-saila onartzea: 150.000 €.
  95. Eusko Jaurlaritzarekin ikastetxeetan hobekuntzak egiteko kontu-saila onartzea: 300.000 €.
  96. Donostia kulturari diru-ekarpena instalazioak, equipamendua, web orrientazko kontu-sail bat jartzea: 318.414,13 €.
  97. EHUko Gipuzkoako errektoreordearekin bilera egitea Udalak eta Unibertsitateak zer lankidetza mota izango duten zehazteko.
  98. Eusko Jaurlaritzako Kaietako Sailburu Ana Oregi ekartzea Donostiako kaira, hango erabilerei eta zortasunei buruz hitz egiteko.
  99. Tabakalera eraikinaren irekieran parte hartzea
  100. Errefuxiatuen Mundu Egunean parte hartzea.
  101. Surf Film jaialdiaren aurkezpenera joatea.
  102. Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko Sailburu Arantza Tapiarekin bilera, Donostia Kongresu- eta ekitaldi-hiria izatea sustatzeko
  103. Gor-itsuen Egunean parte hartzea.
  104. Errefuxiatuak koordinatzeko mahaia eratzea.
  105. Hiriko gizarte kontseilua berriro martxan jartzea.