Argia itzali

Spread the love

1936ko Irailaren 13an, Igandea, Donostian demokraziaren eta askatasunaren argiak itzali egin ziren.

Biolentziaz jositako Udara lazgarri baten ondoren, egun horrek eman zioen hasiera lau hamarkada baino gehiago iraungo zuen gauari. Hori ekarri nahi dugu gogora ekitaldi xume honen bitartez. Gure Hiriaren Oroimen Historikoaren Kontseiluak Hirian egun hau oroitzeko data gisa kontutan hartua izan zedin egindako gomendioari jarraiki, une hau partekatu nahi izan dugu donostiar guztiei egindako deialdi zabal honen bitartez.

Este año en el que se cumplen 80 años del inicio de la Guerra Civil, la Ciudad quiere recordar esa dolorosa y triste página de su historia. Una historia que desde el 13 de setiembre de 1936, tal día como hoy, abre un capítulo oscuro en el que la democracia y la libertad dejarán de existir durante décadas.

Eta gaurkoan egun triste hura gogora ekarri nahi dugu orduan ziren donostiarrei geure aitormena eskaintzeko. Orduan gertatutakoek donostiarrei eragindako mina eta samina gogoan izateko. Hiritarrak izan zirelako zorigaiztoko udara hartan eta Irailaren 13 horretatik aurrera etorri zena jasan behar izan zuten protagonista nagusiak. Ez dezagun ahaztu bada, gure hiritarren erdiak Donostia utzi behar izan zuela orain 80 urte. Euren bizitzak, une hartatik aurrera betirako aldatu ziren. Heriotza, kartzela eta erbestea ezagutu behar izan zituzten. Eta gero, errepresioa, askatasun falta.

Horiek dakarkigu gaur gogora, eta beraiek sufritutako bidegabekeria. Egia, aitortza eta erreparazioa merezi dutela aldarrikatzera gatoz ekitaldi xume honen bitartez.

Hoy recordamos aquel triste día, y los donostiarras de hoy en día mostramos nuestro reconocimiento  a quienes padecieron injustamente la muerte, el exilio, la prisión, la represión, y en definitiva la  falta de libertad. Personas que vieron cómo sus vidas cambiaban para siempre, personas para los que hoy, con este humilde homenaje reclamamos verdad, justicia y reparación.

Pablo Sorozabalen Gernikak hunkitu gaitu. Donostiak izan duen musikagile handienetarikoak sentimentuz beterik utzi zigun altxorra. Barru barruraino sartzen zaizkigu bere doinuak. Pablo Sorozabal bera delako ere beste milaka donostiarren moduan, 1936ko irailaren 13 hark ekarri zuenaren sinboloa. Gizon zuzena, bere herria sutsuki maite zuena, biolentzia gorrotatzen zuena eta batez ere, askatasun egarria zuena. Bere bizitza ere irailaren 13 hark aldatu zuen betirako. Gaur, harrotasunez eredutzat hartu nahi dut.

Hoy, 80 años más tarde, también quiero recordar a aquella corporación municipal democrática cuyo mandato expiró de forma violenta. En especial quiero recordar a quien fue Alcalde, a Fernando Sasiain Brau, persona comprometida con su pueblo, amante de la libertad, que luchó desde el exilio, que padeció la segunda guerra mundial. Su vida también cambio para siempre desde aquel fatídico día.

Herriak aukeratu zuen azken Alkatea izan zen Fernando Sasiain Brau, Donostiarrek ezin izan genuen halakorik egin 43 urte pasatu ziren arte. Orain, 80 urte bete direla oroitzen dugun honetan, egun haiek urruti daudela dirudi, baina ez da horrela. 80 urte horietatik erdia baino gehiago ezagutu ditugu askatasunik gabe eta Udaletxe demokratikorik gabe. Gure artean ditugu oraindik ere memoria hori bizirik mantentzen duten milaka donostiar.

Hori da hain zuzen ere gaurkoan egin nahi duguna: Ez ahaztu. Gogoratu. Gerrak esan nahi duena gogora ekarri, gertatu behar ez zuena sekula berriro gerta ez dadin. Eta belaunaldi berriek ere ezagutu dezaten gure Hiriak zenbat sufritu duen, eta zenbat sufritu dezakeen historia errepikatzeko bezain itsuak baldin bagera. Gaur, munduaren beste leku batzuetan ikusten ditugu gerrak eragiten dituen ondorio latzen irudiak. Irudi horiek ere hemen bizi izan genituela ez dezagun ahaztu. Ez da hainbeste denbora. Orduan, izan ziren gure Hiria utzi behar izan zutenak  berean hartu zituzten herrialde   lagunak. Balio dezala gaurkoak ere hori gogoratzeko, eta gaur beste leku batzuetan sufritzen ari direnekiko daukagun betebeharraz jabetzeko. Gure ardura ere ba delako.

Hoy queremos recordar. No olvidar. Queremos recordar lo que representa la guerra y sus crueles consecuencias. Recordar para que nunca volvamos a conocer aquello que nunca debió suceder. Lo que representa la guerra para la población civil. Y queremos transmitírselo a los más jóvenes, para que no tengan la tentación de pensar que las terribles imágenes que hoy ven de lo que pasa en otros lugares del mundo no tienen nada que ver con nosotros.  Algunas fotos antiguas de nuestra Ciudad, de la huida de sus habitantes no son tan diferentes a algunas de las que vemos hoy en día. Y no son de hace tanto tiempo, ni nadie puede asegurarnos que no vuelvan a repetirse, no al menos si no somos capaces de aprender de las lecciones que nos enseña el pasado.

Hace 80 años hubo pueblos amigos que nos ayudaron en aquella difícil circunstancia. Nos acogieron, acogieron a nuestros hijos e hijas. Sirva también este acto de recuerdo de nuestro pasado para ser conscientes de que hoy, tenemos una responsabilidad ante quienes sufren la guerra.

Gaurko Donostia orain dela 80 urte hartakoarekin konparatuta asko aldatu da. 2016. Urte honetan europako kultura hiriburua gera. Ozen aldarrikatzen dugu bizikidetzaren aldeko apustua. Iragana ahaztu gabe, ez lehenagokoa eta ezta iragan hurbila ere, baina etorkizunari elkarrekin ekinaz. Guztientzat izan behar diren Giza Eskubideen aldeko konpromisoa aldarrikatuaz. Justiziaren, bakearen, elkartasunaren eta askatasunaren zutabeetan eraikitako Hiria eraiki nahi dugu, guztion artean,  bizikidetzan eraikia. Eta mezu hori luzatu nahi diogu ere gure apaltasunetik munduari.

Mucho han cambiado las cosas en nuestra Ciudad desde aquel verano de 1936. Hoy, nuestra Ciudad hace una apuesta por la convivencia. Ese el mensaje que lanzamos como Capital Europea de la Cultura. El de una convivencia que no olvida el pasado, ni el más lejano ni el más reciente, para aprender a no repetirlo. Reivindicando el respeto de todos los Derechos Humanos para todas las personas. Queremos construir una Ciudad cimentada en la Justicia, la paz, la solidaridad y la libertad.  Y queremos hacerlo entre todos y entre todas.

Y queremos recordar siempre a todas aquellas y aquellos donostiarras que antes que nosotros también creyeron en la Justicia, en la paz, en la solidaridad y en la libertad, pagando un alto precio por ello.

1936ko Irailaren 13an argia itzali zen. Ez dezagun berriro itzaltzen utzi. Izan gaitezen donostiarrak iluntasuna uxatuko duen eta beti piztuta iraungo duen kandela.