Guztiontzako Gobernu programa

Spread the love

Lehen aldiz egokitu zait Alkate izendatu nindutenetik politika orokorreko udalbatza zuzentzea. Bertan, hiriaren egoeraren argazki bat egiten saiatu gara udal talde guztiok. Aurten, gainera, legegintzaldiko lehen eztabaida izanda, neronek burutzen dudan udal gobernuak osatu duen programa aurkeztu dugu. Datozen lau urteotan hirirako ditugun egitasmo nagusiak jaso ditugu bertan, eta nahi duenak eskuragarri du hemen bertan.

Uste dut Donostiako udalak bere programa idatziz jarri eta denon eskura jartzea aurrerapausu haundia dela. Izan ere, bertan gainontzeko talde politikoen aurrean eta, batez ere, herritarren aurrean gure gain hartzen ditugun konpromezuak publiko egiten ditugulako. Datozen lau urteotako, beraz, gure ibilbide orria denon eskuera jarri dugu, eta denok, alderdi zein herritar, aukera izango dute berorren betetze maila neurtzeko aukera. Baita bere hiriko udalari kontuak eskatzeko parada ere.

Gobernu programak gure agintaldiaren egin behar nagusiak jaso, helburuak finkatu eta hiriaren anbizioak marrazten ditu. Segurasko, lau urte barru hiriak behar berriak izango ditu, eta egun pentsa ezin ditugun egitasmoak moldatu beharko dira. Horregatik, gaur aurkeztuko dugun gobernu programak egokitzapenak eskatuko ditu, herritarren beharrei so eginez, malgutasunez jokatuz eta ekintzailetza xede harturik.

Baina sinistuta nago gaur guztion eskutan jarri dugun gobernu programa agintzeko estilo berri baten islada dela. Gardentasunean eta konpromezu publikoan oinarritutako agintzeko bide berri baten hasiera