Tabakalera: kultura eraikitzen

Spread the love

Hautsetatik jaioberritzekotan da Donostiako Tabako Fabrika zaharra. Donostiaren historia bera bezalaxe, suntsiketatik suspertzen eta aurrera ateratzen asmatu baitzuen, bere burua berriro asmatu eta egun den modukoa izateraino heltzeko, industria jarduera baten egoitza izan zena egun Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren egoitza da. Lau hitz horiek izen-abizenez bataiatzen dute edukiera handiko egitasmo bat, barne hartzen duelarik apustu bat, Donostiak Europan eta munduan kultur erreferentzia bihurtzekoa. Harrotasunez bete behar gaitu apustu hori errealitate bihurtu eta Donostian egoitza izateak.

21267885792_ab637484bc_zXede lausoko eraikin bat izatetik arkitektura aldetik maitemina piztuko duen eraikin bat izatera igaroko da, haren areto eta guneek, dagoeneko, paregabeko kultur bilbadura baten egoitza baitira. Bide oztopoak gaindituta, egitasmo izateari utzi eta kultur erakargunea eta sorgunea da jadanik. Gainera, biderkatzaile izan nahi du, osagaien batura baino gehiago izan dadin mentura honi ekin dioten guztion sinbiositik sortzen dena. Egoitzan izango diren erakundeek (Zinemaldia, Etxepare Institutua, Euskal Filmategia, Kutxa….), gehi kultura garaikideari loturiko jarduerek, bai eta ekimen pribatuak sortu berri dituen ekimenek ere ekosistema oso bat eratzen dute, 26.000 metro koadro horietara bildurik.  Hori guztia asmoen adierazpen bat da, berme handiko abiaburu bat osatzeaz gain, zentro honi aukeraz beteriko etorkizun bat iragartzen baitiote ere.

Talentua eta sormena erakarrita, Tabakalera kultura dinamizatu eta indartuko du, Donostian eta Gipuzkoan ez ezik, Europan osoan ere, esatea zilegi bazait. Sasi apaltasunik eta harrokeriarik gabe, gure kontinentean leku gutxi dago kultur jardueretara emanak eta, aldi berean, ekimenen bilbadura moduan ikusten dutenak, haien etorkizuna elkar kutsatu behar duten eta oraindik irudikatu ere ezin ditugun bide berriak sortzeko. Larritu gabe, bilakatzeko eta heltzeko denbora emanda. Proiektu honek argia ikusiko du oso lerro definituekin, baina, aldi berean, eraikiz doa. Seguru nago ateak zabaltzen dituenean ikusiko duguna ez dela izango gerokoan edukiko duen guztia. Halaber, agertoki hobeezina da Donostiarentzat, datorren urteko Europako Kultur Hiriburutzaren eginkizunari gagozkiola.

Donostiarrak TabakaleranTabakalera, bateratsu, hiriaren eranskin bat da. Espazio berri bat zabalduko da, Egiaren bihotzean gozatzeko moduko hiri ingurune kalitatezko bat sortzeari esker. Ingurua zein perimetroa (trenbide gaineko pasabidea, Nestor Basterretxea plaza –Zentrorako sarrera eta guzti—, Tabakalerako eta Cristina Eneko sarrera nagusiak elkarren ondoan egotea), Tabakalerako instalazioak haiek (donostiarrak irabaziko gaituzten elementuak, kristalezko prima itxurako errematea, denok harrituko gaituen hiri ikuspegi bat erakutsi diguna…), guztiak Donostia aberastuko eta hobetuko duten multzo bat dira. Nago laster batean Tabakalera donostiarron eta gure bisitarien asmo ezinbesteetako bat izango delakoan.

Laster ere laster ikusiko dugu nola asetzen dituen talde bakoitzak bere beharrak: sortzaileek beren jarduerarako espazioak eta azpiegiturak edukiko dituzte; ekintzaileek beren ametsak gauzatzeko metroak; familiek aretoak izango dituzte gozagarri eguzkia nahi euria ari duela; kontentagaitzenek, berriz, mainstreametik at diren ekintzak… Herri nordikoetako zentro balioaniztunen eredura hurbiltzen gaitu eraikin bat. Izan ere, haren arrakastaren oinarria izango da oreka bilatzea, kolektiborik abangoardistenak eta sortzaileenak nahiz ohiko bisitariak asetzeko.

Azken buruan, apustu bat mamitzea da Tabakalera. Sabai berean kontzeptu bat mihiztatzearen aldeko apustua: Donostia kulturan erreferentzia izatea. Kultura oinarria baita Donostia: giza oinarria eta ekonomiazko oinarria. Donostian gero eta pieza gehiago mihiztatzen ari dira ideia hori erdigunetzat hartuta: kultura aberastasuna da, adierarik zabalenean, eta, gure iritziz, etorkizunik izango badu, goi mailako kultur erreferentzia izatea sendotu beharko du. Tabakalera hegan hasi da.