We build too many walls and not enough bridges Isaac Newton

Agintariok, hona etorri zareten guztiok, lagunok, etxean zaudetenok…Arratsaldeon guztioi! Bienvenidos todos a Donostia. Bienvenus à Donostia. Wellcome to San Sebastian.

Europako Kultura Hiriburu gara. Ametsa zena egia da orain. Inoiz baino gehiago gure leihoak irekita daude,  barruan daukaguna erakusteko eta kanpoko haizeei sartzen uzteko . Donostia,  Europako Hiriburu. Guk guztiok elkarrekin osatzen dugun Donostia Europako hiriburu. Denok gara gure aurrekoen eta ondorengoen zubi. Izan direlako gara eta garelako izango dira.

Zubi lana da gurea. Baita nirea ere, Alkatearena. Belaunaldien arteko lotura izatea; bestearen tokian jartzeko zubiak eraikitzea;  ezberdin bizi, pentsatu, maitatu, gozatu  edo sinesten  dutenek elkar ulertzeko bideak jartzea. Kultura oso bat da zubiak egitea. Eta Donostian zubi asko dauzkagu.

Estamos en el centenario Teatro Victoria Eugenia del arquitecto Urcola, y tenemos en frente al todavía adolescente Kursaal de Rafael Moneo. El mayor y el joven, juntos de la mano. Y como unión entre ambos, un puente. Desde los ojos de este puente del Kursaal se hacen a la mar las alegrías y las tristezas de nuestro pueblo, nuestras diferentes formas de ser, de pensar, nuestras costumbres e identidades diversas… Todo ello se funde en el mar de nuestro mundo. Y como testigos de todo ello, Basterretxea, Oteiza y Chillida. Me gustan mucho los puentes. Especialmente este del Kursaal, pero también los demás. Porque sirven para pasar de un lado a otro. Y también para mirar lo que pasa por debajo del puente.

I do know that in our country it’s not always easy to pass through the bridge. When the storm hits on, it’s not comfortable going from one side to the other. But once you walk the road, you appreciate to find a haven. It’s not always easy to put on the others’ shoes. Because sometimes you have  to cross through passages of thinking different, and to build new bridges as well.

Herri honetan badakigu honetaz zerbait. Min asko izan dugu. Hautsitako zubi asko. Eta Anarik kantatzen duen moduan…

“Hautsi duzu, eraikitako zubia deuseztatu,

Eta orain  harri pilo bat baino ez dugu

min egiten duten milaka harri dugu elkarri botatzeko’’

Ari gara pixkanaka-pixkanaka zubigintzan. Asko ikasi dugu. Eta umil-umil esango dut…balio beza gure adibideak Europa xaharrean ere gaur dauzkagun arazoei aurre egiteko. Oraindik lan asko daukagu. Zubi berriak egin behar ditugu. Artez eta kulturaz egindako zubiak.

Bat…estreinatu berri duguna. Oder ibaia Wroclawen eta Urumea Donostian lotzen dituena.  Europako Kultura Hiriburuak. Europako beste hiri eta herri askorekin sarea egiteko elkarrekin lanean.

Bereziki eskertu nahi diot Wroclawko Alkateari gaur hemen izatea. Baita aurreko asteburuan han egin ziguten harrera bero eta gozoa ere.

Y también quiero agradecer a quienes han hecho posible con su trabajo que hoy hayamos podido llegar hasta aquí. En nombre de todos los donostiarras, ESKARRIK ASKO!

2016

Todos somos puente: algunos lo soñasteis, lo imaginasteis. Otros pusisteis los pilares y las piedras, pese a las dificultades del camino. Lo que hace años era un sueño. Hoy es realidad. Y hoy me viene a la cabeza una canción de entonces. Es IZARREN HAUTSA, de nuestro querido y gran poeta Xabier Lete, y cuyos versos cantó de forma única uno de nuestros donostiarras más queridos, el cantautor Mikel Laboa.

“Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,

naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea.

Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,

bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,

ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

 Ez dadukanak ongi ohi daki eukitzea zein den ona,

bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.

Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan

saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan,

sasi zikiñak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.

Quemar los rastrojos y elegir el camino correcto: el camino de la convivencia. Y cruzar los puentes; hacer los puentes. Puentes de cultura. Los nuestros, los de cada uno; y los colectivos, en auzolan, entre todos. Puentes para comprendernos, para disfrutar y para vivir. Juntos.

Aspaldikoa da euskal esaera: Izenetik Izanera, goga zubi. Izena eman ziguten: Europako Kultura hiriburu. Gaur bagara! Eta zalantzarik ez daukat…etorkizunean ere izango gara. Denon gogoa, zubi!

Donostiar estimatuak, iritsi da 2016a

Aurten Europako Kultur Hiriburua izango gara. Gure hiria eredu izango da Europarentzat, herritarrek elkarbizitzarako eta parte hartzeko duten gaitasunaren eredu.

Europako Kultur Hiriburua da Donostia. Gure hiriarentzat urte garrantzitsua da, baina bereziki, aukera aparta da. Elkarrekin bizitzen ikasteko erronka dugu aurrean, kultura bitartekari dugularik. Guztiok batera gainditu beharreko erronka zoragarria.

Gure hiria balioetan aberatsa da. Hiri honetako jendeak beti izan du gogoa eta gaitasuna, gure hiria bizitzea eta gozatzea merezi duen leku ederra izan dadin. Horretarako, funtsezkoa da elkarrekin bizitzeko dugun gaitasuna.

Elkarrekin bizitzea horixe baita, ondokoaren ezaugarri eta pentsakerak onartzen jakitea. Desberdintzat ditugunekin harmonian bizitzea, aliantza berriak sortzea, oihu gutxiago egin eta gehiago entzutea, proposamen berrietara zabaltzea, jarrera dogmatikoak, konplexuak edo sektarismoak bazterrean uztea, elkarlana, laguntza eta bitartekaritza bezalako hitz berriengatik ordeztuz. Eta hori guztia gure nortasunari uko egin gabe.

Gaur egun, gure kaleetan hizkuntza asko entzuten eta kultura desberdinak ikusten dira. Donostia aldatzen ari da, mundua aldatzen ari da, baina nortasunak, bere horretan dirau. Nortasun aberatsa, geurea, baina truke eta igurtzi bidez hornitua, ikasten eta gehitzen dugunarekin aberastua.

Donostian 2016 honen ondare moduan zer geratuko den galdetzen dute maiz. Nik oso garbi dut: bizikidetasunean oinarritutako kultura partekatu bat. Hiri irekiagoa, pluralagoa eta abegikorragoa. Elkartasunezkoa eta eskuzabala. Donostia atsegina eta bizitzeko aproposa.

Donostia / San Sebastian 2016 Fundaziotik gogotsu egin da lana, eta sortutako ikusmina gainditzeko programa zabala garatu da urte hauetan. Hiria prest egon dadin, esfortzu berezia egin du Donostiako Udalak, urte honek eskatzen dituen beharrei erantzuteko. Hainbat urteko lanaren emaitza da, eta elkarlanean aritu gara honetan ere. Hori dela eta, aipatu eta aitortu nahi dut nire aurretik Alkate izandako Odon Elortza eta Juan Karlos Izagirreren lana.

2016. urtean ekitaldietan, turismoan eta gure hiriaren ikusgarritasunean gora egingo dugu. Gure lurraldea, gure kultura eta gure hizkuntza, euskara, mundu zabalean gehiago ezagutaraziko ditu. Baina, batez ere, hobetzeko aukera emango digu. Elkarrekin.

Horregatik guztiagatik, energia olatu handi hau aprobetxatu eta elkarrekin aritu behar dugu helburuak arrakastaz betetzeko. Baldin eta ilusioz jarduten badugu -eta badugu aurrez esperientziarik-, ziur naiz hurrengo urtean ozenago abestuko dugula “Donosti bat bakarra munduan!”

Gora Donostia!